Urdazubiko alkate izan naizen denbora honetan udaletxeak jendearekiko duen harrera hobetzen saiatu naiz, bai herriko jendearekiko, bai herrira etortzen diren bisitariekiko. Gaur egungo informazio eskariak ezberdinak direnez web orri hau sortzea erabaki dugu eta honela herriko zerbitzuen hobekuntzan aurrerapauso bat eman dugu. Internetek eskaintzen dizkigun abantaila teknologikoak erabiliz administrazio zerbitzuak herritarrengana hurbildu nahi izan ditugu.
Herriko web orrian, herriaren eta udaletxearen oinarrizko informazioa irakurri ahal izango duzue, baita bere ondare, historia, geografia, ekonomia eta turismoari buruzko informazioa. Geroago hobekuntza gehiago jarri nahi ditugu administrazioaren edukiera eta baliabideei buruz modu honetara herri-zerbitzuaren izaera indartzeko.
Web orri hau bisitatzera eta gure herria ezagutzera gonbidatzen zaituztet, jada milaka pertsona dira gure herriko paisaiak, historia, lezeak eta nola ez, Dantxarinea merkatal gunea ezagutzen dutenak.
Atsegin haundiz.
Santiago Villares.