Abuztuko hilabete bukaeran gizarte jarduerako Udalak duen Eraikinaren hornitze lanak akitu dira. Eraikin hau Leorlas auzoan dago, udal eskolaren ondoan hain zuzen. Eraikinaren barruko hornidura, Nafarroako Gobernuak eta FEADER-ek 2014-2020 landa-garapenaren programaren barnean emandako 21.160,10 euroko diru-laguntzari esker egin ahal izan da.
Hemendik aintzin herritarrek edo herriko Elkarteek, aipatutako eraikinean gizarte ekintzak antolatzeko baimenak,udalan eskatu dezakete.