DATU INTERESGARRIAK
- Autonomia Erkidegoa: Nafarroako Foru Erkidegoa.
- Probintzia: Nafarroa.
- Kategoria historikoa: Herria.
- Kategoria administratiboa: Udalerria
- Barruti judiziala: Iruña.
- Merindadea: Xareta
- Eskualde geografikoa: Nafarroa atlantikoa.
- Biztanleak 2007ean: 359 biztanle.
- Azalera: 7,5 Km².
- Biztanleriaren dentsitatea 2004an: 47,87 biztanle/Km².
- Altitudea Udaletxean: Itsas mailatik 90 metrotara.
- Iruñera dagoen tartea: 76 Km.
- Komunikazioak: N-121-B errepidetik heltzen da, NA-4402 errepidearekin bat egiten duen bidegurutzea hartu behar delarik.
- Jentilizioa: Urdazubiarra/Urdazubitarra.
NOLA IRITSI?
Iruñetik Irunera doan N-121 errepidea hartu behar da eta Oronoz inguruan N-121B errepidea jarraitu behar da Dantxarinearantz. Otsondoko portua pasatu ondoren herriko bidegurutzeraino jarraitu behar da eta bidegurutze honetatik 2 kilometrora dago herriaren erdigunea.
JAIAK ETA OHITURAK
HERRIKO BESTAK
Herriko bestak Maiatzean ospatzen dira Jaunaren Asentsioarekin. Bestetako komisioak urtero, bestetako ospakizunekin egitarau bat prestatzen du. Bestek lau egun irauten dute eta bezperan ere ospakizunak izaten dira.
IHAUTERIAK
Nafarroako hainbat herritan bezala Urdazubi/Urdaxen ere ihauteri herrikoiak ospatzen dira. Igandean hasi eta astearterarte irauten dute eta herriko gazteen partehartze handia eta nabaria izaten da, giro ederrean musikarekin alaiturik.
ZER IKUSI
SALBATOREKO MONASTEGIAN
Elizaren eraikuntza, baita Urdazubi/Urdaeko Monastegi zaharraren gainerako ekipamenduak ere, denbora luze xamarrean egin ziren, obrak gauzatzea baldintzatu zuten hainbat gertakari historikoren ondorioz. gaur egungo eraikuntza hau, ezin da ziur jakin noiz hasi ziren eraikitzen 1526. urtean Urdazubi/Urdaxeko monastegian sute handi bat izan bait zen. Hala ere, XV. mendearen lehen zatian izan zela uste da.
Monastegiaren berreraikuntza mendearen erdialdean hasi zen baino diru falta zela eta, obrak oso mantso egin ziren eta 1639. urtean bukatutzat eman ziren.
Beranduago, XVII. mendearen erdialdean klaustroa eta elizari atsikitutako bertze dependentzi batzuk eraiki ziren. Obren bukaera monastegiaren une gorenarekin bat egin zuten bat eta oparotasun honek XVIII. mendearen bukaera arte iraun zuen.
1793. urtean izandako Konbentzio Gerran, Urdazubiko elizak sute ikaragarria jasan zuen eta bertan elizaren zati haundi bat, liburutegia eta monjeen dependentziak suntsitu ziren. Hau dela eta, monjeek monastegia denboraldi baterako utzi zuten eta ez ziren 1806. urterarte itzuli, une honetan bertze berreraikuntza bat hasi zuten. Gertaera politikoak zirela eta, XIX. mendearen lehenengo hamarkadetan monjeek behin baino gehiagotan utzi zuten monastegia eta 1839. urtean betirako desagertu ziren.
Zalantzarik gabe, herreriar estiloko fatxada gaur egun artearen ikuspuntutik interes handiena duen elementua da, bere soiltasun nabarmena nabarmentzen da, eusten zuen horma harlanduz eraikia zelako osoari sendotasun handia ematen diona. Fatxada nagusiaren ondoan dorrea erantsita agertzen da, azkena Kanpandorrea osatzen du.
Actividades en el Monasterio de Urdazubi/Urdax (Tamaño 2.1Mb).
Fotografías del Monasterio de Urdazubi/Urdax (Tamaño 548Kb).
Exposición en el claustro del Monasterio de Urdazubi/Urdax “50 años de pintura vasca” (Tamaño 1.01Mb).
MUSEOA
(INTERPRETAZIOA ZENTROA)
ESTEBAN SAINDUAREN ERMITA
Alkerdi auzoan kokatua dago.
XV. mendean eraikitako ermita laukizuzen bat da eta eraikuntza sinplea du. Sarrerako atea puntu erdiko ate bat da eta honen giltzarrian IHS agertzen da idazkera gotikoan, ermita honetan erretaula moderno bat dago eta bertan Esteban Sainduaren irudi bat kokatuta dago.
URDAZUBI/URDAXEKO ERROTA
Herriko errota zaharra herriaren erdialdean aurkituko dugu, San Salbatore monastegiaren inguruan eta Ugarana errekaren ondoan.
Ehoketarako erabiltzen den kanaleko ura herriaren zati eder bat da eta hau jarraitu ez gero, errotaren ateraino iritsiko gara. Hemen gidatutako ikustaldiak daude errotaren zatiak ikusteko eta bertan parte hartzen ahal da.
Telefonoa: 948 59 92 41.
Sarrerak; helduak 4€ – Haurrak 2€
IKABURUKO LEZEAK
Ikaburuko haitzuloa, Urdazubiko leizeek osatutako taldearen barnean kokatua dago eta Nafarroako Paleolito garaiko aztarnategi prehistoriko garrantzitsuena da.
Inguru honetan egindako arkeologia-kanpaina ezberdinetan burilak, bizkar hostoak, karrakak, silexez eginiko arpoiak, hezurrezko josteko horratzak, janari hondarrak eta gizaki baten hilobia aurkitu dituzte. Aurkikuntza honen ondorioz, Paleolito garaiko gizakia Urdazubin orain dela 10000 urtetik 20000 edo 30000 urtera arte bizi zela jakin dezakegu.
Aztarnategi arkeologikoak Magdaleniense maila hartzen du eta bere paretetan garrantzi handiko marrazkiak ikus daitezke.
Haitzulo honen lehenengo aztarnak 1808. urtekoak dira, Independentzia Gerrako borroketatik ihesi zihoazen pertsonek gordeleku gisa erabili zituztenean.
1965. urteaz geroztik moldaketak egin zituzten turismoari begira eta gaur egun Urdazubiko udalarena da. Udalak barrualdea eta kanpoaldea apaindu zituen bisitariek toki eder honetaz behar bezala disfruta dezaten.
Bisita gidatuaren ibilbidea 30 metro luze eta 23 metro zabal duen leku batean hasten da, leku honek estalaktitez jositako sabai bat du. Ondoren bisitaria Urtxume erreka jarraituz leizean zehar barneratuko da gida baten konpainian eta bertze geletan barneratuko da, hauetan estalaktitek eta estalagmitek osatutako irudi izugarriak ikusi ahal izango ditu.
Ordutegiak:
- Aste Santutik uztailaren 1era, iraila eta urrira 11:00etatik 18:00etara.
- Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra 10:00etatik 19:00etara.
- Azarotik Aste Santura: larunbat eta igandeetan 11:00etatik 18:00etara eta gainerako asteetan kontsultatzeko.
Informazio gehiago: http://www.cuevasurdax.com Telefonoa: 948 59 92 41.
Sarrerak; helduak 7€ – Haurrak 4€
UDALETXEA
Herriaren sarreran kokatutako eraikuntza sinple bat da, aurreko fatxadan XVIII. mende bukaerako armarri neoklasiko bat dauka eta bertan ondorengo inskripzioa agertzen da: AL SR. DN. MARTÍN DE MICHELENA/ Y GOYENECHE/ CAV. DEL ORN DE SANTHIAGO/ EL MA SUTIL PATRICIO ZELOS/ RESTAVRADOR DE SVS DERECHOS/ CONSAGRA A LA VILLA/ EN OBSEQUIO DE SV GRATITVD/ ESTA MEMORYA/ AÑO DE 1786. Armarriaren inguruan ondorengo inskripzioa irakur daiteke: SIENDO ALLE DN JUAN NICOLS DE MICHELENA.
INDIANOBAITA ETXEA
Herriko arkitektura zibilari dagokionez, kontuan izan behar da XIX. mendearen aurreko eraikin gehienak Frantziako tropek Konbentzio Gerran suntsitu zituztela. Indianoabaita Etxea da salbuespen horietako bat, XVIII. mendearen hasieran eraikitako eraikina da eta Urdazubi/Urdaxen zein inguruko beste herri batzuetan errepikatzen den eskema arkitektoniko bati erantzuten dio. Horrela, hiru altuera eta ganbara duen bloke kubiko baten aurrean aurkitzen gara, non fatxada nagusiaren erdiko aldea nabarmentzen den non puntu erdiko arku bat agertzen den alboetan pilastrez lagunduta, maila ezberdinetan errepikatzen dena.
MITXELENEA ETXEA
Izugarrizko neurriak dituen eraikuntza da eta 1770. urte inguruan eraikia izan zen, hemen ere aintzineko fatxadaren erdiko zatia nabarmendua izan zen.Eraikuntza honetan erdialdea bazterrak baino aurreratuago dago eta bazterretan ixkinarri haundiez osatutako zutabeak ageri dira, guzti hau triangelu forma duen frontoi batek osatzen du.
DONPEDROENEA ETXEA
Konbeztzio Gerra ta gero 1786. urtean berreraikia izan zen.
Eraikin honek ere hiru solairu ditu baino hauek ez daude inposten bidez bereiziak. Aurreko eraikuntzetan bezala, hemen ere triangelu formako frontoi bat agertzen zaigu baino honetan hutsalde bat agertzen da.
Sarrerako atearen giltzarrian bitxikeri bat du, hemen aurpegi bat agertzen da eta honen azpian 1786 inskripzioa.
KARAKOETXEA ETXEA
Alkerdi auzoan kokatuta dagoen baserria da, honen arkitektura alderdi hauetan berezia da.
Aurrekaldea hiru maila ezberdinetan banatua dago, lehenengo solairuan puntu erdiko harrizko arku haundia batek inguratzen duen gorape bat du eta bertan bi ate aurkitzen ditugu. Bigarren solairuan, egurrezko balkoi bat du eta bazterretan bi lehio daude. Azkenik, hirugarren solairuan fatxada guztian zehar kakotuta dagoen balkoi bat du eta paretan egurrez osatutako kareorea du.
Etxeak, barroko estiloko bi armarri ditu eta hauetan ajedrezaren itxura duen irudia agertzen da, Baztan bailararen bereizgarri.
URDAZUBI/URDAXEKO ERROMES ATERPETXEA
Albergue del Monasterio de Urdax :: Camino Baztanés (alberguescaminosantiago.com)
Sarrerak; helduak 9,5€ – Haurrak 6,5€
Location VTT électrique au Pays Basque, trottinette électrique à louer