Urdazubiko Udalak, 20201eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, Urdazubiko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea erabaki zuen.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
NAO Iragarkia. Hasierako onespena
Argitara ematen da, orok jakin dezan