Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

4. poligonoko 12. lurzatian Hiri-Jarduketako Plan Bereziaren parte-hartze publikoaren prozesua.

Urdazubiko 4. poligonoko 12. lurzatian Hiri-Jarduketako Plan Berezian parte hartzeko plana aurkeztuko da, Felipe Villares jaunak sustatua.

Covid 19 koronabirusaren krisia dela eta, HJPB horren aurkezpen telematikoa antolatu nahi da. Parte hartu nahi izanez gero, interesdunek aldez aurretik eman behar dute izena. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar dute Udalaren posta elektronikora, parte hartzeko interesa adieraziz, izen-deiturak eta helbide elektronikoa emanez

 

Izena emateko azken eguna: 2020/12/11, 14:00ak arte.

        2020\12\14 Eguneratzea: Inskripzioa itxita.

Udalaren posta elektronikoa: urdax@infolocal.org.

Erabiliko den plataforma. Eguneratzea: ZOOM.

 

Aurkezpen telematikoa, hasiera batean, ondoren adierazten den egunean egitea aurreikusten da. Aldatzen den edozein gorabehera Udalaren web orrian argitaratuko da.

Asteartea, 2020ko abenduaren 15a, 18:00etan.

Aurkezpen telematikoa egiten denetik, proposamenak aurkezteko epea, modua eta tokia adieraziko dira.

2020/12/16ko Eguneratzea. Proposamenak aurkezteko epea.

Parte-hartze publikoko prozesu telematikoaren ondoren, parte hartzeko memoriaren edukiari buruzko proposamenak aurkezteko epea ezarri da 2021/01/08 arte.

Izan daitezken proposamenak, sustatzailearen teknikariei bidaliko beharko dira hurrengo posta elektronikoen bitartez:

info@artekabaztan.com

gabriel@laborra.com

 

Esteka honetan HJPBk Urdazubiko 4. poligonoko 12. lurzatian duen partaidetzaren dokumentura jo daiteke.

HHPB Parte hartze publikoa