Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

H2Ogurea proiektua.

 

 

“H2Ogurea” proiektua 2016 eta 2019 urteen artean garatu da Europako FEDER esparruan duen “INTERREG V A Espainia/ Frantzia/Andorra (POCTEFA) 2014/2020” programaren bitartez emandako finantzaketari esker.

H2Ogurea proiektuaren web orria.

 

“H2Ogurea” proiektuan mugaz gaindiko zenbait bazkidek hartu dute parte. Hauek dira:

-Euskal Hirigune Elkargoa, zeinek proiektuaren buru gisa jardun duena.

-Uraren Euskal Agentzia.

-Gipuzkoako Foru Aldundia.

-Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA

-Txingudiko zerbitzuak

-Urdazubiko Udala.

 

“H2Ogurea” proiektuaren helburuak hauek dira: Bidasoa, Nivelle eta Urumea ibaien mugaz gaindiko arroetan isurtzen den uraren kudeaketa egoki eta koordinatua egiteko ekintzak egitea, Europako zuzentarauek arlo horretan ezarritakoa kontuan izanik; eta parte hartzen duten mugaz gaindiko bazkide guztien arteko beharrezko lankidetza eta koordinazioaren bidez.

 

Proiektuaren ondorioz, uraren kudeaketan eraginkortasuna lortzeko eta edateko uraren hornidura eta kalitatea ziurtatzeko, edateko uraren sareak elkarrekin lotzeko azpiegiturak egin dira ; fenomeno naturalek eragindako uholde-arriskuen aurrean kudeaketa bateratua diseinatu da; aipatuako arroetara isurtzen diren ibaien kalitatea hobetu da eta bertan bizi diren espezieak babestu dira. Horretarako, beharrezkoa izan da “H2Ogurea” proiektuaren mugaz haraindiko bazkide parte-hartzaile guztien lankidetza eta bateratze-lana.

 

“H2Ogurea” proiektuaren garapena eta exekuzioa (3.744.733 €-ko aurrekontua) Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatu da, Europako Batasunak sortutako Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014 2020) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Haren laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzera bideratzen da, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.