Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

H2OGurea Proiektua

H2Ogurea proiektuaren %65ª Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak diruztatzen du (FEDER) Eskualdearteko Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren barnean (POCTEFA 2014-2020). Helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaz haraindiko eremu ekonomiko eta soziala integratzea da.

Proiektuan partaide dira: Gipuzkoako Foru Aldundia, Uraren Euskal Agentzia (URA), Txingudiko Zerbitzuak S.A., Urdazubi-Urdaxeko udala, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) eta Euskal Herriko Hirigune Elkargoa (gidaria) Halaber, Nafarroako Gobernuak, Aturri-Garona Ura Agentziak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak babesten dute egitasmo hau.

Helburu nagusi eta orokorra hauxe da: mugazgaindiko arro hidrografikoak (Bidasoa, Urdazuri, Urumea, Leitzaran eta Araxes) oro har harturik ikusten laguntzea eta uraren kudeaketari buruzko europar zuzentarauren helburuak betetzeko neurriak ezartzea.

2016ko abenduan esleitutako Urdazubi / Urdax udalerriko ur edangarriaren hornidura integrala eraikitzeko proiektuaren baitan kokatzen da, eta Urdazubi / Urdax eta Ainhoa udalerrien artean edateko uraren hornikuntza sareak lotzea ere du helburu. Nafarroako Gobernuak finantzatutako proiektu hau.

Lanaren kudeaketa eta exekuzioa esleitu ondoren, hauen garapena 2018ko otsailean hasi zen.
POCTEFArekin zerikusia duten lanak, funtsean, gordailu-deposito berria eta Frantziara gidatzea dira. Hona hemen sekzioen arabera banatutako kronologia laburra:

• Otsaila: lanen hasiera. Ur gordailuaren sarbideen egokitzapena eta Otsondorantz gidatzen duen igoera hasten dira. Gordailua dagoen eremua garbitu, soildu egiten da.

• Martxoa: gordailuaren posizioa markatzen da lurraldean, indusketak egiten dira, beheko hodiak jartzen dira eta oinarriaren indargarriak jartzen dira. Otsondorainoko igoerarekin jarraitzen da. Kantabriako Konfederazio Hidrografikoaren ikuskaritza visita jasotzen da.

• Apirila: deposituaren zolarria hormigoitzen da, hormetako indargarrien eta enkofratuen jartzea gauzatzen da. Kanalizazioa urtegi berrira iristen da, erreten gainean bidegurutzea egiten da eta zati berri bat hasten da Dantxarinea aldera, NILSAko ur garbitzaile berriaren gunean.

• Maiatza: gordailu berriaren hormigoizko 6 hormetatik 5 jartzen dira. NA-4402 errepidea zeharkatzen da kanalizazioarekin eta haranaren atala amaitzen da, Landibar alderako igoera hasiz. NILSAko hodi-biltzailearen paraleloan, Hiribereko larreak hartzen dituen zatia gauzatzen da. Ugarana ibaiaren gurutzebideak izan ezik.

• Ekaina: ur deposituaren hormak eta giltzen-ganbera bukatzen dira, estalkiaren exekuzioa hasiz. Gidatze garaian, Dantxarinea zeharkatzen duen N-121-B bidea exekutatzen da, Landibarrera igoera eta Lapitxuriko erretenariano jaitsiera hasten da. Urdazubi / Urdax eta Ainhoa udalerrietako ur edangarrien sarearen EL

• Uztaila: gordailuaren egitura bukatzen da. Lapitxuri errekako pasaguneraino hoditeria amaitzen da ere, akitzeko falta den gauza bakarra Ugarana ibaia eta Lapitxuriko errekaren tarteko gurutzaketa izanik.

• Abuztua: gordailuaren balbula sistema jartzen da, klorazio eta urrutiko kontrol sistemak izan ezik. Gordailu berriaren eta iturrien arteko hoditeria egiten da. Hau amaitu ondoren, gordailuaren kanpoko inguruari azken ukituak ematen zaizkio, eta honela lur mugimenduak eta Otsondoko bideak bukatzen dira ere. Hoditeriaren barne. Urdazubin, Ugarana ibaia gurutzatzen da eta zuntz optikoa hedatzen da Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, (Nasertic-ren bitartez).

• Iraila: Otsondoko gordailua betetzen da astiro-astiro, herri ur hornidura mantenduz. Hoditeria bukatzen da, Lapitxuriko errekako gurutzea eta Frantziako interkomunikazio arketa barne. Hoditeria guztia desinfektatzen da.

• Urria: instalazio desberdinak egiten dira: argi koadroa, argia, urrutiko kontrol sistema eta Otsondoko gordailuaren lotura.

• Azaroa: Urdazubik Udala urruti Kontrol sistemaren kontrolgunea jartzen da; Frantziarekin lotzen duen balbula sistema osatzen da, azken ukituak egiten dira eta sistema guztiaren azkeneko frogak egiten dira.

Argazkiak 1
Argazkiak 2
Argazkiak 3
Argazkiak 4

Argazkia. 2018.ko Iraila

Argazkua. 2018. abuztua.

Argazkia. 2018.ko urria.

Argazkia. 2018. iraila-2.

Argazkia. 2018. iraila.