Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

URAMUGA proiektua.

 

PROIEKTUAREN ZENBAKIA: EFA082/01

PROIEKTUAREN AKRONIMOA: URAMUGA

URAMUGAren helburua da uraren ziklo integralaren kudeaketa hobetzea Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriko mugaz gaindiko eremuetan. Proiektuaren justifikazioa da urak ez dituela mugak kontuan hartzen, eta, horregatik, uraren zikloa mugaz gaindiko eremuan kudeatzeak mugaz gaindiko ikuspegia eskatzen du: proiektuaren lurraldean saneamenduko azpiegitura partekatuak daude (Urdazubi-Ainhoa eta Txingudiko badia), hau da, mugaren alde batean bildutako ura beste aldean arazten da.

Dauden mugapenak eta sortzen diren arazoak konpontzeko, beharrezkoa da batera jardutea mugaren bi aldeetan, konponbiderik eraginkorrenak ezartzeko. Era berean, eskualdean dagoen edateko ura baliabide mugatua eta partekatua da, eta, horregatik, batera jardun behar da mugaren bi aldeetan hornidura bermatzeko.

Testuinguru horretan, proiektuak barne hartzen ditu (i) uraren zikloaren gobernantza eta kudeaketa partekatua hobetzeko jarduerak, (ii) saneamenduko sistema partekatuak hobetzea hainbat jarduketaren bidez, eta (iii) ur-hornidura ziurtatzea mugaz gaindiko lurraldean, egungo sareak hobetuz eta hornidurarako eta sareen arteko konexiorako aukera berriak aztertuz. Horretarako, URAMUGAk Nafarroan, Euskadin eta Akitania Berrian saneamenduaren eta edateko uraren kudeaketan eskumena duten erakunde publikoak ditu kide eta bazkide.

Hona hemen proiektuaren emaitzak:

1) Lankidetza-esparru egonkor eta iraunkorra uraren kudeaketa partekaturako

2) Saneamenduko azpiegitura hobeak

3) Hornidurako azpiegitura hobeak eta baliabide hidrikoak eta sareak konektatzeko aukerak hobeto ezagutzea. Emaitza horiek onuragarriak izango dira hala lurraldeko biztanleentzat (saneamendu eta hornidurako zerbitzuak hobetuko baitira) nola ingurumenarentzat (uraren kalitatea hobetu eta uraren kudeaketa iraunkorragoa ahalbidetzen baita).

 

PROJECT SUMMARY

The objective of URAMUGA is to improve the management of the integrated water cycle in the border areas of Navarre, the Basque Country and Nouvelle Aquitaine. Developing the project is needed because water does not care about borders, and therefore the management of the water cycle in border areas must be addressed with a crossborder approach. In the territory where the project will take place there are shared sanitation infrastructures (Urdax-Ainhoa area and Txingudi Bay), where the water collected on one side of the border is treated on the other.

To solve current limits and problems, it is necessary to act on both sides of the border together, since acting only on one side is not effective. Likewise, the drinking water available in the region is a limited and shared resource, and to guarantee the supply on both sides of the border it is necessary to act together.

In this context, the project includes actions to (i) improve governance and shared management of the water cycle, (ii) improve shared sanitation systems through various actions, and (iii) ensure water supply in the cross-border territory by improving the current networks and studying new possibilities for supply and interconnection of networks. To this end, URAMUGA includes as partners and associates the public entities responsible for sanitation and drinking water management in the regions of Navarra, Euskadi and Nouvelle Aquitaine.

The results of the project are:

1) A stable and lasting cooperation framework for shared water management

2) Improved sanitation infrastructures

3) Improved supply infrastructures and improvedknowledge of water resources and possibilities of connecting networks. These results will benefit the inhabitants of the territory (by improving sanitation and supply services), and the environment (by improving water quality and enabling more sustainable water management).

 

– Titulu osoa: Uraren zikloaren kudeaketa jasangarria eta baterako gobernantza mugaz gaindiko arroetan

– Deialdia: Interreg POCTEFA 2021- 2027

– Laburpen-esaldia: URAMUGAren helburua Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriko mugaz gaindiko eremuetako uraren ziklo integralaren kudeaketa hobetzea da. Proiektuaren lurraldean hornidura eta saneamenduko azpiegitura partekatuak daude; horregatik, dauden mugaketak eta arazoak konpontzeko, beharrezkoa da mugaren bi aldeetan batera jardutea.

– Aurrekontua guztira: 3.627.435,74 €

– EBk finantzatutako zenbatekoa: 2.357.832,39 €, (proiektu osoaren %65)

– Urdazubiko udalaren aurrekontua: 210.825,55 €

– Bazkide nafarrak: NILSA eta Bera, Lesaka, Baztan, Urdazubi eta Luzaideko udalak

– Beste bazkide batzuk: Servicios de Txingudi–Txingudiko Zerbitzuak S.A. (Euskadi) eta Communauté d’Agglomération du Pays Basque–Euskal Hirigune Elkargoa (Akitania Berria)

– Epea: 2024/01/01etik 2026/12/31ra