Datorren azaroak 5an, Itsasuko “Les Vieux Machins” frantzes elkarteak gure herria bisitatuko du. Elkarte honetako bazkideek 60-70. urteetako ibilgailuak dituzte eta hauekin mugitzen dira.
Gure herria bisitatu eta antolatu dituzten ekintzetan parte hartzen duten bitartean, 60-70. urteetako 30 ibilgailu ikusi ahalko dira herriko plazan eta herri inguruan, 12:30etatik 15:30tara.
Ibilgailu miresgarri hauek ikusi nahi badituzue, hurbildu zaitezte. Zuen zain gaude.