Datorren 2017ko martxoak 19an Urdazubiko leizeak VIII. Lezeen Eguna ospatuko du, Lurpea elkartearen “Mugarik gabeko lurpea” proiektuan parte hartzen duten bertze anaitutako zazpi leizeekin batera: Zugarramurdiko leizea (Zugarramurdi), Sara (Lapurdi), Arrikrutzen (Oinati); Mendukilo (Astitz), Ekainberri (Zestoa), Pozalagua (Karranza) eta Isturitz-Oxozelhaya (Behe-Nafarroan).
Egun honetan, bisitariek Leize guztietan sarrerak prezio erdian atzemanen dituzte eta zozketa berezi batean parte hartzeko aukera ere bai, hau da: bi pertsonendako La Bastide-Clairenceko “Argizaita” landa etxean asteburu pasa, gosaria barne, eta leize guztiak bisitatzeko bonu bat.
Honetaz gain, Leize guztiek aktibitate bereziak eskainiko dituzte. Adibidez, Urdazubiko leizean gidatuko bisita bat antolatu da “Pottokaren edo Kontrabandisten bidearen” zati batean zehar, “milaka urteko haritzaren” bisita barne. Argibide gehiago ezagutzeko, Urdazubiko leizearekin harremanetan jarri.