Argitaratze data:2026/06/01
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluan eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da herritarrek parte hartzeko prozesuaren hasiera, espediente honi dagokiona:
- Espedientea: Dantxarineko UE5 (AR2) eta UE9 (AR3) plan partzial bateratua
- Sustatzailea: ELIZ-ALDEA, SL
- Sustatzen den Planaren xedea: Dantxarineko UE9 eta UE5 unitateetarako hirigintza-antolamendu xehatu bateratua ezartzea.
- Proiektuaren arduraduna: Javier Lekuona jauna, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako Ordezkaritzako 2633 zenbakiko elkargokidea. Helbidea: San Esteban 8, 31780 Bera (Nafarroa).
Parte-hartze publikoko jardunaldian, aurkeztutako dokumentuaren edukia eta helburuak azaltzeko bilera bat egingo da, Urdazubiko Kultur Etxean, egun eta ordu hauetan:
-ekainak 10, asteazkena, 10:00etan.
Bilerara teknikari idazleak joango dira, eta interesa izan dezaketen herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Parte hartu nahi izanez gero, helbide honetara jo beharko dute:
lekuona@lekuona-arkitektura.com
Azalpen bilera egin ondoren, ekainaren 19ko 12:00ak arte, interesa duten herritarrek iradokizunak eta/edo proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte helbide honetan:
lekuona@lekuona-arkitektura.com
Parte hartzeko epea amaituta, aurkeztutako iradokizunak eta proposamenak proiektua idatzi duen taldeari bidaliko zaizkio, hark aztertu eta balora ditzan. Iradokizun eta proposamenak lotesleak ez badira ere, erantzukizunez hartuko dira kontuan, plan partzialaren proiektuaren hirigintza-izapideak berehala egin baino lehen.
Dokumentua:
UE5-UE9 Plan Partziala proiektua prestatzeko Parte hartzeko dokumentua
UE-UE9 Plan Partziala proiektua prestatzeko Parte hartzeko bideragarritasunari buruzko memoria
Dokumentua: Alkerdi auzoko plangintza AE Parte- hartze prozesuko dokumentua
Proiektatutako aurkezpena: Alkerdiko aurkezpena
Jendaurreko parte-hartze egunaren ondoren, epe bat jarriko da iragarki honetan bertan, egokitzat jotzen diren gogoeta eta proposamenak aurkeztu ahal izateko.
Interesa dutenek dituzten proposamen eta gogoetak 2025eko ekainaren 20ak arte (ortziralea), bidali ahal izango dituzte erredakzio-taldeari, pertsonalki edo posta elektroniko honetara:
arquitectos@chyurm.com
2025/05/26an eguneratua